Ekonomia eraldatzaileak

Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamen bat

Paperback, 93 pages

Euskara language

Published May 2024 by Olatukoop.

ISBN:
978-84-09-61452-3
Copied ISBN!

Saiakera honek Olatukoopek bere 10 urteko ibilbidean ondutako esperientzien ondorioz, 2014an definitutako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen teoria eta ereduaren baitan egondako eboluzioa eta proposamen berriak jasotzen ditu, aurrera begira, Bizitzarako Ekonomia bat eraikitzeko ongarri izan dadin.

Erosi edo deskargatu hemen: olatukoop.eus/pentsatuz-ekin/#argitalpenak

2 editions

"Ekonomia" kontzeptu gisa eta praktika gisa gureganatzeko aukera bat

Ekonomia diruaren joan-etorriak baino askoz gehiago da, gutxi azaldu diguten arren. Ekonomiaren ulerkera zabaltzeko aukera eman dit lan honek eta baita praktikan ibilbide luzea egin duten Ekonomia Sozial Eraldatzaileko eta Ekonomia Sozialeko proiektu ekonomikoen oinarriak hobeto ulertzeko ere.

Liburu honek tresna gisa balio du proiektu ekonomiko berriak ikuspegi eraldatzaile batean lerratzeko edota martxan daudenak eraldatzeko.

Subjects

  • Ekonomia
  • Ekonomia Sozial Eraldatzailea